Ekonomia -
Interes baxuko maileguak
Euskal enpresek 527 milioi euro inbertituko dute berrikuntza alorrean
Jaurlaritzaren eta Madrilgo Gobernuaren arteko akordioari esker, 15 euskal enpresek eta 3 parke teknologikok 150 milioi euroko mailegua lortuko dute. Horrek 530 milioi euroko inbertsioa sustatuko du.
Erredakzioa
Guztira, 27 proiektuk 527,5 milioi euro inbertitu ahal izango dute berrikuntza zientifiko-teknologikoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuaren arteko itunari esker, SPRIk jakitera eman duenez. Akordio hau Euskadin berrikuntza suspertzeko 2010-2012ko hitzarmen baten barnean kokatzen da.
SPRIren bitartez Industria Sailak kudeatutako programa honen helburua berrikuntza alorrean eman daitezkeen ekintza publikoak koordinatzea eta sustatzea da. Oraingo maileguak interes baxuan eskainiko dituzte eta Euskadiko 15 enpresek, zazpi proiektuk eta hiru parke teknologikok jasoko dituzte.
Diru hori proiektu zientifiko-teknologikoetan inbertituko dute. 2010eko maiatzean Zientzia ministerioak eta Euskadiko Finantza Institutuak adostutako mailegua izango da.
Maileguak jasoko dituzten enpresek energia, industria eta bio teknologia alorretan eta informazio teknologia berrietan egiten dute lan. Bestalde, banakako zazpi proiektu horiek zenbait udalerriko proiektuentzako, forakuntza teknologikoko kooperatibentzako edo ikerkuntza zentroetarako izango dira.