Ekonomia -
Inbestidura hitzaldia
Rajoyk jaiegunak aldatuko ditu zubirik ez izateko
Horrekin lehiakortasuna handitu nahi du Espainiako hurrengo presidenteak. Jaiegunak astelehenetara mugituko ditu, gizartean oso errotuta dauden jaiegunen kasuan izan ezik.
Erredakzioa
Mariano Rajoyk, Espainiako Gobernuko presidente izango denak, esan du zubiak kenduko dituela jaiegunak astelehenetara mugituz, gizartean oso errotuta dauden jaiegunen kasuan izan ezik, enpresen lehiakortasuna indartze aldera.
Rajoyk inbestidura hitzaldian Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, langileen eskubideak eta enpresen bideragarritasuna bateragarri egin nahi ditu neurri horrek, izan ere, zubiek ekonomian eragiten duten kostua kontuan hartu nahi izan du jaiegunen moldaketarekin.
Ekimen hori lan-erreforman sartu nahi du Rajoyk; hori horrela, enpresariei eta sindikatuei urtarrilaren 6ko jaiegunaren harira ados jartzeko deia egin die.
Erreformarako oinarri gisara, Alderdi Popularrak malgutasuna eta negoziazio kolektiboaren erreforma proposatzen ditu. Lan-gatazketan aldeen arteko akordioak sustatu nahi dituzte, lan-harremanak eramangarriagoak izan daitezen.
Era berean, Rajoyk "etengabeko trebakuntzarako eskubidea" egikaritu nahi du "formakuntzarako eskaintza irekiz" eta enplegu politika aktiboen eraginkortasunaren "ebaluazio zehatza" eginez.