Ekonomia -

Konpromisoa

Euroguneak 150.000 milioi euro emango dizkio Nazioarteko Diru Funtsari

Euroguneko Estatuek 150.000 euroko aldebiko kredituak ematea erabaki ngo dizkiote Nazioarteko Diru Funtsari.

EBko finantza ministroek telefonoz hitz egin dute. Argazkia: Efe.
EBko finantza ministroek telefonoz hitz egin dute.
EBko finantza ministroek telefonoz hitz egin dute. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko Estatuek Nazioarteko Diru Funtsari 150.000 milioi euroko aldebiko kredituak ematea onartu dute, erakunde horrek arazoak dituzten herriei laguntza hobea emateko.

"Nazioarteko Diru Funtsaren baliabideak hobetzeko beste ahalegin bat egin dugu, eta euroguneko kideek 150.000 milioi euroko aldebiko kredituak emateko laguntza berretsi dute", esan du Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidenteak EBko ministroek telefonoz hitz egin ostean.

Espainiak 14.800 milioi euro jarriko ditu, aurrekontu osoaren % 9,91. Alemaniak 41.500 milioi (% 27,67) jarriko ditu; Frantziak, 31.400 milioi (% 20,94); eta, Italiak, 23.480 milioi (% 15,66).

Erresuma Batuak ez du laguntzarik emango, eta ondorioz, ez dituzte 200.000 euroko kopurua lortuko, hori baita abenduaren 8an eta 9an Europako buruek adostutako laguntza.

Londresek jakinarazi duenez, datorren urtearen hasieran erabakiko dute zein izango den beren laguntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea