Ekonomia -
Jaiegunetan lan egitea
Jaurlaritzak jaiegunetan lanean ari diren dendariak babestuko ditu
Merkataritza sailburuordeak azpimarratu duenez, "igande horietan negozioa irekitzea erabakiko duten dendariek Eusko Jaurlaritzaren babes osoa jasoko dute.
Erredakzioa
Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailburuordeak astearte honetan azaldu duenez, abantailak aztertu eta langileekin adostu ostean datozen jaiegunetan negozioa irekitzea erabakiko duten dendariek Eusko Jaurlaritzaren babes osoa izango dute.
Bilbon izandako prentsaurrekoan Merkataritza arduradunak gogoratu duenez, "printzipioz, joan den igandean dendak irekitzea aurreikusita zegoen eta gauza bera jazoko da urtarrilaren 8an", merkealdiak hasi baino egun bat lehenago.
Zorrillak azpimarratu duenez, egun horietan lan egiteagatik izan ditzazketen abantailak aztertu eta langileekin adostu ostean datozen jaiegunetan negozioa irekitzea erabakiko duten dendariek Eusko Jaurlaritzaren babes osoa izango dute.