Ekonomia -
Lan-istripua
Langile bat larri zauritu da Etxarrenen, eraikin bateko teilatutik erorita
Behargina sei metroko altueratik erori da. Helikopteroan eraman dute ospitalera.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Langile bat larri zauritu da Etxarrengo (Arakil) enpresa batean lanean ari zenean sei metroko altueratik behera erorita.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 13:10 inguruan gertatu da. Behargina teilatuan ari zen lanean eta ezustean beheko solairura erori da.
Suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira, eta langilea garabi baten laguntzarekin erreskatatu behar izan dute.
Langilea helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera. Zauri larriak ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea