Ekonomia -

Lan-ezbeharrak

Behargin bat zauritu da mendian lanean ari zenean, Amezketan

Dirudienez, gazteak hanka hautsi du hesola batzuk jartzen ari zenean, eta helikopteroz eraman dute Zumarragako ospitalera.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da gaur Amezketako (Gipuzkoa) mendi inguru batean hesola batzuekin beharrean ari zenean. Dirudienez, gazteak hanka hautsi du hesola batzuk jartzen ari zenean, eta helikopteroz eraman dute Zumarragako ospitalera.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturrietatik jakinarazi dutenez, 13:00 aldera jaso dute gertakariaren abisua, eta Ertzaintza helikopteroz bertaratu da Aralarreko inguru horretara.

Ertzaintzak helikopteroz eraman du zauritutako behargina, hanka hautsita, eta Zumarragako futbol zelaian lur hartu ostean, anbulantziaz eraman dute ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ertzaintza Gipuzkoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak