Ekonomia -
5 urte elkarlanean
Kaikuk Tunisiako bigarren esne-enpresaren kontrola hartu du
CLM-Vitalitek Tunisiako merkatuaren % 20 menperatzen du, eta 70 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa du.
Erredakzioa
Kaiku Corporación Alimentariak iragarri du CLM-Vitalit Tunisiako bigarren esne-enpresaren kontrola hartu duela, bost urte elkarlanean igaro eta gero.
Kaikuk ohar baten bidez zabaldu duenez, operazio hau bere internazionalizazio planaren "baitan" dago, CLM-Vitaliten eta Tunisia eta Magrebeko hazteko "gaitasunagatik".
CLM-Vitalitek Tunisiako merkatuaren % 20 menperatzen du, 70 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin eta 110 milioi litro esne eraldatzen ditu urtean.
Enpresa hau Tunisiako erdialdeko eskualdean dago, bertan abeltzainen kooperatibei erosten die esnea, eta 480 langile ditu.
Kaikuk, 270 milioi euroko fakturazioarekin eta 800 langilerekin, Donostian du egoitza nagusia eta Frantzian, Txilen eta Argentinan ere badauzka lantegiak.