Ekonomia -
Lan gatazka
40tik gora pertsona hil dira Indian, medikuen greba baten ondorioz
Rajastan estatuko agintariek 390 mediku atxilotzea agindu dute, beharrak ez betetzea egotzita.
Erredakzioa
Berrogei pertsona baino gehiago hil egin dira Rajastan estatuan, Indiako ipar-mendebaldean, ospitale publikoetako medikuek duela bost egun abiatutako grebaren ondorioz.
"Gaixoak hiltzen ari dira", adierazi du Ganpat Chandra anestesistak CNN telebista-kate estatubatuarrean, baina ez du zehaztu biktima kopurua.
Heriotzen ondorioz, Rajastango Gobernuak 40 mediku kargugabetuu, eta beste 390 atxilotu ditu, beharrak ez betetzea egotzita.
Halaber, Estatuko agintariek 373 mediku militar deitu ditu. Gaurtik, gainera, beste 1.000 mediku arituko dira lanean. Gehienak tren zerbitzutik eta osasun sistema pribatutik datoz, eta beste asko profesionak erretiratuak dira.
Asteazkenetik, 10.000 mediku daude greban estatu horretan, soldatak igotzea eta lan baldintzak hobetzea eskatzeko.