Publizitatea
Itxi

2021/05/04

19:22

Ekonomia

'Renove plana'

Jaurlaritzak autoak erosteko laguntzak iragarri ditu, aurrekoen antzekoak

eitb media

Automobilgintzaren sektorea biziberritzea eta automobil parkea eraldatzea da helburua, CO2 isuriak murriztearekin batera.

1:19
Renove plana
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak automobilak erosteko 'Renove plan' berria onartuko du aurten automobil parkea eraldatzeko, elektrikoak sustatzeko eta CO2 isuriak murrizteko, eta mota honetako azken laguntza sorta izatea "espero" dute.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurugiro sailburuak eman du Jaurlaritzaren asmoen berri Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan, eta jakinarazi du aurreko urteetako 'renove' planen ezaugarri "oso antzekoak, edo berberak" izango dituela, eta 'Moves' Estatuak emandako laguntzekin bateragarria izango dela.

Ez du datarik aurreratu, baina esan du "lehenbailehen" egongo dela martxan, izapide guztiak betetzen dituztenean.

Gogorarazi duenez, programaren helburua ez da bakarrik automobilgintzaren sektorea biziberritzea, laguntza horiek ez baitute horretarako gaitasun “handirik”.

Horregatik, CO2 isuriak murriztea ere badute jomugan, auto berria erosita hori lortzen baita, zaharrek baino gutxiago kutsatzen duten heinean.

Hala ere, auto zaharra ordezkatzeko edozein kotxe berri erosi ahalko da, zein erregai erabiltzen duen gorabehera.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena