Ekonomia -

2012ko lehen hiruhilekorako

Gobernuak 4.000 milioi euroko doikuntza adostuko du ostiralean

Ekonomia ministroaren arabera, kopuru hori aurreztuko da gutxi gora behera 2012ko lehen hiruhilekoan. 2012an, BPGren % 4,4ko defizit publikoa betetzeko 16.500 milioiko murrizketa aurreikusi dute.

Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos, Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak adierazi duenez, Gobernuak datorren ostiralean adostuko duen lehen doiketarekin 4.000 milioi euro inguru aurreztuko dira.

Legealdiaren irekiera ekitaldiaren ondoren kazetariekin solasean aritu da Ekonomia ministroa, eta adierazi duenez,  datorren urtean BPGren % 4,4ko defizit publikoa betetzeko helburuarekin aurreikusi duten 16.500 milioi euroko murrizketaren lehen hiruhilekorako zati proportzionala horixe izango litzateke.

Ostiraleko ministroen kontseiluak, hain zuzen, ekonomia eta aurrekontuen inguruan premiazko neurriak onartuko ditu, neurri horien artean egongo da urtarrilaren 1etik aurrera aurreikusitako pentsioen igoera. Horrez gain, dirua maileguan ez hartzeko akordioa adostuko dute, eta horrek Gobernuko Departamentuen gastua mugatuko du behin-behinean.

Exekutiboak datorren martxoaren 31baino lehen aurkeztuko duen Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasoko da behin betiko murrizketa .

De Guindosen arabera, dirua maileguan ez hartzeko akordioaren ondorioz 4.000 milioi euro inguru aurreztuko dira, baina kalkulu horiek Ogasun Departamentuari dagozkiola argitu du.

Cristobal Montoro, Ogasun ministroak, berriz, ez du deus aurreratu nahi izan eta bere saileko kideak lanean ari direla adierazi du.

Ostiraleko neurriak Gobernuak hersturarekin eta egonkortasunarekin duen konpromisoaren seinale direla adierazi du De Guindosek eta Exekutiboak egin beharreko murrizketa eta erreformen lehen pausoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea