Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
Jaurlaritzak Sustapen Ministerioarekin bildu nahi du, AHT hizpide
Gasteizko Gobernuak Mariano Rajoyren Exekutiboaren asmoak ezagutu nahi ditu.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak biltzeko eskatu dio Ana Pastor Sustapen ministroari, Abiadura Handiko Trena (AHT) eta beste hainbat proiektu hizpide.
Astelehen honetan igorritako gutun batean, Arriolak azaldu dio AHT "Espainiako proiektu garrantzitsuenetakoa" dela, eta beraz, Espainiako Gobernuen asmoak ezagutzeko bilera bat egitea eskatu dio.
Sailburuaren ustez, "funtzeskoa da erakundeen artean elkarlana izata" proiektu horren inguruan.
Jaurlaritzak ez du oraindik erantzuna jaso.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea