Ekonomia -
2012. urterako
Bizkaiak Ondarearen Gaineko Zerga berrezartzea erabaki du
Egitasmoa Gernikan egin duten osoko bilkuran onartu dute, PPk (sei), PSE-EEk (bat) eta Bilduk (zazpi) aurkezturiko zuzenketak bertan behera utzi ondoren.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusiek Ondarearen gaineko Zerga berriro ezartzea onartu dute gaur 2011. eta 2012. urteetarako. Zerga hori 2008. urtean indargabetu zuten.
Egitasmoa Gernikan egin duten osoko bilkuran onartu dute, PPk (sei), PSE-EEk (bat) eta Bilduk (zazpi) aurkezturiko zuzenketak bertan behera utzi ondoren.
Ondarearen gaineko Zergaren bertsio berriak, aurrekoaren antzeko egitura formal eta materialari eusten badio ere, aldaketa garrantzitsuak dakartza, Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun diputatuak azaldu duenez.
Gaur onartu den foru arauaren ezaugarrien artean hauek daude: 800.000 eurora arte igoko dute zergapeko guztien zerga-oinarriaren gutxipena, gutxieneko salbuetsi gisa, eta ohiko etxebizitzagatiko salbuespena, berriz, 400.000 eurokoa izango dela.