Ekonomia -
Diru-sarrera altuenen zerrenda
Estatuko erakundeetako kargudunen soldatarik altuenak
Espainiako erregeak du diru-sarrerarik altuena, bere atzetik Auzitegi Goreneko presidentea dago, 130.152 euro jasotzen ditu. Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, 78.185 euro irabazte ditu.
Erredakzioa
Espainiako Erregeak 293.000 euro kobratzen ditu urtean, bera da Estatuko erakundeen kargudunen artean gehien irabazten duena.
Auzitegi Goreneko presidentea da ondoren soldatarik altuena duen karguduna, 130.152 euro irabazten ditu.
Hona hemen 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan onartutako diru-sarrera garrantzitsuenak:
- Erregea: 140.519 euro, zenbateko horri 152.233 euroko ordezkaritza gastua gehitu behar zaio, ondorioz 292.752 euro jasotzen ditu.
- Auzitegi Goreneko presidentea: 130.152 euro - Auzitegi Konstituzionaleko presidentea: 129.271 euro - Auzitegi Konstituzionaleko presidenteordea: 121.865 euro - Herritarren defendatzailea: 115.376 euro - Kontu-auzitegiko presidentea eta kontseilariak: 112.578 euro - Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalak: 112.249 euro - Auzitegi Konstituzionaleko magistratuak: 110.520 - Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko idazkariak: 109.662 euro - Kongresuko presidentea: 107.832,20 euro, horri ordezkaritza gastuetarako 46.590,46 euro gehitu behar zaizkio eta 38.199,98 xedapen askeko gastuetarako. Senatuko presidentearen soldata apur bat baxuagoa da.
- Herritarren Defendatzailearen adjuntuak: 107.572 euro - Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidentea: 85.004 euro - Gobernuko presidentea: 78.185 euro - Estatuko Kontseiluko presidentea: 77.808 euro - Gobernuko presidenteordea: 73.486 euro - Estatu idazkariak: 71.000 euro - Printzea: 70.259 euro, horiei ordezkaritza gastuen 76.117 euro gehitu behar zaizkie, guztira, beraz, 146.376 euro.