Ekonomia -
Bilera
CEOEk, CCOOk eta UGTk jarrera ona erakutsi dute erreformaren aurrean
Lan Ministerioak agiri batean azaldu duenez, akordio batera iristeko premia helarazi die Bañez ministroak sindikatuei eta patronalari.
Erredakzioa
Lan-erreformaren aurrean CEOEk, CCOOk eta UGTk jarrera ona erakutsi dutela eta bilerak giro onean egin direla adierazi du Fatima Bañez Lan eta Gizarte Segurantza ministroak.
Lan Ministerioak agiri batean azaldu duenez, akordio batera iristeko premia helarazi die Bañezek sindikatuei eta patronalari, izan ere, urtarrilaren bigarren asterako akordioak egina behar du.
Ministroak adierazi du komunikaziorako bide guztiak irekita izango dituztela azken akordio batera iristeko.
Candido Mendez UGTren idazkari nagusiak, bere aldetik, egoera ekonomikoaren larritasunaz eta enplegua sustatzeko politikei lehentasuna emateko beharraz ohartarazi dio Bañezi.
Horren harira, krisitik ateratze aldera patronalarekin elkarrizketa sustatzeko eta akordioetara iristeko borondatea adierazi dio Lan ministroari.
Patronalak eta CCOOk ez dute bileraren nondik norakoen azalpenik eman.