Ekonomia -
Krisiaren kontrako neurriak
Gaztela eta Leoneko funtzionarioek astean ordu gehigo lan egingo dute
Egoera ekonomikoari aurre egiteko, beste proposamen bat ere egin dute: funtzionarioek lan egiten duten eraikinak 18:00etan ixtea, 20:00ak arte zabalik egon beharrean.
Erredakzioa
Gaztela Leoneko 87.000 langile publikoek astean 2,5 ordu gehiago lan egin beharko dituzte, Juan Vicente Herrera Erkidegoko presidenteak aditzera emandakoaren arabera.
Egun astean 35 ordu egiten dituzte baina ostegun honetan onartutakoaren ondorioz, asteko lan orduen kopurua 37,5ekoa izango da. Presidenteak azpimarratu duenez, proposamen hori sindikatuei helaraziko diete lehenbailehen.
Gaztela Leongo Gobernuak egindako bileran, 2011ko aurrekontuak luzatzea adostu dute. Horri jarraituz, funtzionarioen soldatak bere horretan jarraituko dute 2012ko aurrekontuen legea onartu arte. Herrerak erabakitako lege guztiak defendatu ditu defizita kontrolatu ahal izateko.
Energia aurrezteko
Funtzionarioekin lotutako gastuak murrizteko beste zenbait neurri ere proposatu dituzte, horien artean funtzionarioek lan egiten duten eraikinak 18:00etan ixtea, 20:00ak arte zabalik egon beharrean. Horrekin energian eta segurtasun zerbitzuetan aurreztea lortuko dute.
Sindikatuetako iturriek Efe albiste agentziari aditzera eman diotenez, Gaztela Leoneko Gobernuarekin eta patronaleko ordezkariekin bilera bat egingo dute neurri horien ondorioak aztertzeko.