Ekonomia -
Stop Kaleratzeak taldea
Kaleratze bat ekidin dute Donostian
Emakume bat ez da kalean geratu Stop Kaleratzeak taldeari esker. Bere gurasoak lagundu nahi izan ditu, hipoteka ordaindu ezin dutelako. Bankuak azkenean, proposamena aztertuko duela esan dio.
Erredakzioa
"Stop Kaleratzeak" taldea Kutxako Donostiako egoitzara joan da ostiral honetan hipoteka ordaindu ezin duen Errenteriako emakume baten kaleratzea geldiarazteko. Emakumeak bere gurasoak lagundu nahi zituen.
Mikel Sanchez taldeko bozeramaileak adierazi duenez, bertan zeudenak emakumearekin Kutxako bulego batera joan dira konponbide bat negoziatzeko. Bertan proposamen bat utzi die emakumeak. Gurasoei etxean bizitzen jarraitzen uztea, hilero 400 euroko alokairua ordainduz eta zorra kentzea.
Kutxak krisiaren ondorioz egoera latzean dauden gipuzkoarrekin sentsibilitaterik erakusten ez duela salatu du Stop Kaleratzeak taldea.
Bankuak azkenean, proposamena aztertuko duela esan dio.