Ekonomia -
Gobernu Kontseilua
PFEZ igoko dute bi urtez 6.000 milioi euro biltzeko asmoarekin
Montorok azpimarratu du PFEZ zerga bidez jasotakoaren erdia autonomia erkidegoetara doala.
Erredakzioa
Gobernuak bi urtez garestituko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta kapitalari dagokiona "bereziki", eta higiezinen gaineko zerga ere garestitu egingo da eta gasolio profesionalerako sariak kenduko ditu. Neurri horiekin, 6.000 milioi euro aurreztu nahi dituzte.
Horixe iragarri du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteorde eta bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Cristobal Montoro Ogasun ministroak azaldu ditu gero Gobernuaren neurriak. Testuinguru normal batean, neurri horiekin diru-sarrerak 6.200-6.300 milioi euro haziko zirela adierazi du Montorok, baina 6.000 milioi euro jasotzea espero dute.
Montorok azpimarratu du PFEZ zergaren bidez jasotakoaren erdia autonomia erkidegoetara doala eta higiezinen zerga udaletara.