Ekonomia -

Bizitza garestituko da

2012an igoko diren prezioak: hipotekak, gasa, garraioak eta bidesariak

Bestalde, argia izoztu egingo da, Postetxeak zigiluen prezio igoko du, butano-botila ez da aldatuko, errentak geldituko dira eta pentsioak eta EuskoTrenen tarifak gora egingo dute.

Bizitza 2012an garestituko da
Bizitza 2012an garestituko da
2012an gasaren, garraioen eta bidesarien prezioak gora egingo dute

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinarrizko zerbitzu nagusien tarifak gora egingo dute berriro igande honetatik aurrera, besteak beste, hipotekak, gasa eta bidesariak, nahiz eta Estatua krisi ekonomikoan egon eta enpresak eta Gobernuak soldaten moderazioa eta izozpena eskatu arren murrizketari aurre egiteko.

Estatuko Administrazio Orokorraren menpe dauden autopisten bidesariak gora egingo du, batez beste % 3,2, hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera. Horrek, 2009tik izandako igoera handiena suposatzen du, arloko iturrien arabera.

Postetxeak, % 2,86 igoko du zigiluen prezioa estatuan barne kartak eta posta-txartel normalizatuak eta 20 gramoko pisura heltzen direnak bidaltzeko. 0,36 euroko prezioa izango du.

Hipotekak gora

Bestalde, Euriborrak, Espainian hipoteka gehien hartzen dituen indizeak, % 2,004arekin itxi du urtea, hau da, martxotik hilabeteko tasaren minimoarekin (% 1,924). Maila hori bederatzi hilabetetan gainditu du 2011n.

Telefonia mantenduko da

Berririk onenak telefoniatik heltzen zaizkigu. Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeak irailean izoztu zuen 2012rako kuota, eta 13,97 eurotan mantenduko da.

Argia izoztu egingo da

Era berean, Gobernuak urtarrilean argiaren Azken Errekurtsoaren Tarifa izoztea erabaki du. Ordainagiria kalkulatzeko formularen osagarri nagusienetako bat, energiaren balioa, % 10 merkatu zen. Gobernuak beste osagarri nagusi bat, gastu arautuak, % 11 igotzea erabaki du, izozpena behartzeko.

Gasa

Butano-botila ere aldaketarik gabe hasiko du 2012a. Bonbona (12,5 kilogramo) bere prezio maximoa mantenduko du urtarrilean, 15,09 euro (BEZa barne).

Bestalde, gas naturala, gora egingo du 2012ko lehen hiruhilekoan, batez beste % 0,5.

Pentsioak

Halere, 'eskuineko' Gobernuak pentsioak % 1 igotzea erabaki du, aurreko Gobernuak 2011n izoztu ondoren.

EuskoTren

EuskoTren Sozietate Publikoak eskaintzen dituen Trenbide, Tranbia eta Funikularren zerbitzuak % 5,99 egingo dute gora. Tarifak igoko dituzten EuskoTreneko eta EuskoTraneko lineak hurrengo hauek dira: Gasteizko eta Bilboko tranbiak, Bilbo - Donostia, Bilbo - Bermeo (Urdaibai), Lasarte-Oria - Hendaia (Topo), Bilbo - Lezama (Txorierri) Trenbideak eta Larreinetako Funikularra (Trapagaran) eta Zugaztietara doan anezka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea