Ekonomia -
2011ko matrikulazioak
Autoen matrikulazioa % 17,7 jaitsi da 2011n
2011n gehiago saldu diren bakarrak luxuzkoak, monobolumen handiak eta 4x4 motako ibilgailu txikiak izan dira.
Erredakzioa
2011n, 808.059 auto matrikulatu dituzte, 2010. urtean baino % 17,7 gutxiago, orduan 982.015 izan baitziren, ANFAC auto-fabrikatzaileen elkarteak eta GANVAM saltzaileenak jakitera eman dutenez.
Urtez urteko erregistro honek merkatu honen historiako bigarren baxuena izan dela adierazten du. 1993 urtean soilik izan ziren matrikulazio gutxiago (792.500).
Abenduak 66.458 matrikulazioekin itxi du hilabetea, lehengo urteko hilabete berarekin alderatuta, % 3,6ko atzerapena adierazten du.
Bezero partikularrei saldutako autoak 387.831 izan dira 2011n, (% 33,6 gutxiago). Abenduan ordea, kopuru hau % 8 jaitsi da, 35.657 unitaterekin.
Espainian saldutako 100 autotatik 48 bezero partikularrek erosi dituzte 2011n. 2007. urtean, % 60koa zen datu hori.
Alokairu enpresa 141.147 unitate erosi dituzte 2011n, iaz baino % 4,3 gehiago. Abenduan % 23,7 jaitsi da kopurua, iazko zenbakien aldean, eta 5.031 unitate erosi dituzte. Enpresentzat, ordea, 279.081 auto saldu dituzte joan den 2011 urtean, % 6,3 gehiago, eta abenduan iaz hilabete horretan baino % 9,2 gehiago.
2011n igoerak izan dituzten bakarrak, luxuzko kotxeak ( %,83,1), monobolumen handiak ( % 11,3) eta 4 x 4 ibilgailu txikiak (% 22,2) izan dira.
EAEn kotxeen matrikulazioak % 25,76 egin du behera 2011n
EAEn 29.610 kotxe matrikulatu dira 2011n, lehengo urteko datuekin alderatuta % 25,76 gutxiago.
Erkidegoka, Araban jaitsi da gehien kopurua. Denera 5.624 kotxe saldu ziren 2011 urte osoan zehar, hau da, % 38,29ko jaitsiera.
Gipuzkoan, % 18,02 egin dute behera matrikulazioek eta 9.063 saldu dira (2010 urtean 11.055 izan ziren).
Bizkaia ordea, EAEko bataz bestekotik hurbil dago eta % 24,25 auto gutxiago saldu dira bertan. 14.968 kotxe matrikulatu dira 2011n, aurreko urtean 19.813 izan ziren bitartean.
Errekuperazioa 2012an iristea espero dute auto saltokiek
2012ko lehen hilabeteetan bezeroen konfiantza handitzea espero dute kontzesionarioek, krisi garaian gordetako errentak erabili eta, zati bat behintzat, autoak erosteko erabiltzea.