Ekonomia -

Zentral nuklearrak

Soria, nuklearren bizitza luzatzearen alde, elektrikek eskatuz gero

Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoña 2019 urtera arte segurua zela esan zuela gogoratu du Industria ministroak.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soria Industria ministroa zentral nuklearren bizitza luzatzearen alde azaldu da enpresa elektrikoek horrela eskatuz gero, izan ere, bere hitzetan, beraiek dira zentralak ustiatzen ari direnak Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak mugatzen duen arte.

Gobernua "argiaren prezioa jaisten saiatzen ari den une honetan, ez da reaktoreak isten hasiko" (zortzi daude denera Espainian), esan du Industria ministroak COPE irrati katean.

Espainian luzamendu nuklearra indarrean dagoela esan du Soriak, ondorioz, erreaktore gehiago eraikitzeko "ez gara baimen gehiago ematearen aldekoak".

Garoñaren inguruan, aurreko gobernu sozialistak agindutako itxiera (2013 urterako) instalazioa gutxiestea izango litzatekeela esan du Soriak, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 2019 urtera arte segurtasun osoz funtziona dezkeela esan zuela gogoratuz.

"2013 eta 2019 urteetan energia era merkeago batean lortzea gutxiesten ari gara".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea