Ekonomia -
Barne produktu gordina
Espainia ez da haziko 2012an, Fitch agentziaren arabera
2013an, hazkundea % 1,5ekoa izango dela aurreikusten dute. Era berean, Espainiako bankuek aurreikuspen negatiboa dute, beheranzko joerarekin, agentzia horren ustez.
Erredakzioa
Fitch kalifikazio agentziak puntu erdia jaitsi du Espainiako barne produktu gordinaren aurreikuspena. Horrela, ez du inongo hazkunderik espero 2012rako, eta % 1,5eko igoera bakarrik espero du 2013rako, astearte honetan kaleratu duten txosten baten arabera. Oraingo hauen aurretik iragarritako azken datuetan % 0,5eko igoera aurreikusten zuten 2012rako, eta % 1,5ekoa 2013rako.
Espainiak bizi duen egoera ekonomiko ahulak eta langabezi maila altuak bankuen egoeran ere ari omen da eragiten, eta, Fitch agentziaren arabera, Espainiako bankuek aurreikuspen negatiboa dute, beheranzko joerarekin.
Txostenaren arabera, ''hainbat faktorek negatiboki eragin dezakete kredituarekiko bankuen egoeran, tartean Eurogunearen krisiak, Espainiaren eta Europaren giro makroekonomikoak okerrera egin izanak eta merkatuaren lurrunkortasunaren areagotzeak''.