Ekonomia -
AEBetan
Suitzako hiru bankari inputatu dituzte, 920 milioi ezkutatzeagatik
Antza, UBSko eta bigarren bankuko AEBetako bezeroei haien aktiboak Wegelinen kontu korronteetara eramatea eskaini zieten.
Erredakzioa
Manhattaneko Fiskaltzak Suitzako hiru bankari inputatuko ditu, AEBetako zenbait hiritarrekin konspiratzea eta AEBetako Ogasun sistemari 1.200 milioi dolar ezkutatzea egotzita (920 milioi euro). Bost urteko kartzela zigorra jaso dezakete, fiskaltzaren arabera.
Ohar batean azaldu dutenez, Michael Berlinka, Urs Frei eta Roger Séller bankarien aurka karguak aurkeztu dituzte, "UBSk eta Suitzako beste banku batek galdutako negozioak erakartzeagatik", hedabideetan UBSren aurkako albistea agertu ondoren (2008 eta 2009. urteetan).
Antza, UBSko eta bigarren bankuko AEBetako bezeroei haien aktiboak Wegelinen kontu korronteetara eramatea eskaini zieten. Modu honetan, ez lukete AEBetan zergarik ordaindu behar, bankuak AEBetan bulegorik ez daukalako.