Ekonomia -
Lege berria martxoan
Erkidegoek Gobernuaren baiezkoa beharko dute aurrekontuak onartzeko
Luis de Guindos ministroak erkidegoetako defizita kontrolatzeko helburua izango duen lege berria iragarri du martxorako, aurretiko kontrola ezartzeko.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehia ministroak Erkidegoetako aurrekontuak ''zorroztasunez'' kontrolatzeko ''neurriak'' ezarriko dituen lege berria iragarri du 'Financial Times' egunkarian.
''Aurretiko kontrolak ezarriko ditugu. Horrela, erkidegoek Gobernuaren baiezkoa beharko dute aurrekontuak onartzeko''.
Rajoyren Gobernuak lehen 100 egunetan martxan jarri nahi duen erreforma agenda ''oldarkor'' baten baitan kokatzen da lege berri hau.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea