Ekonomia -

Urtarrilean

Gobernua autonomia-erkidegoekin bilduko da sektore publikoa murrizteko

Ogasunaren txosten baten arabera, 4.000 erakunde, elkarte eta patzuergo daude Administrazio Publikoaren egituraren barruan, eta horiek nahitaez murriztu behar dira.

Soraya Saenz de Santamaria.
Soraya Saenz de Santamaria.
Soraya Saenz de Santamaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak Zerga eta Finantza Politikako Kontseilua deituko du urtarrilean sektore publikoko enpresen egoera aztertzeko eta murrizteko, gastuak aurrezteko eta defizit publikoari aurre egiteko.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, Ministroen Kontseiluak Ogasun Ministerioren txosten bat jaso du; horren arabera, 4.000 erakunde, elkarte eta patzuergo daude Administrazio Publikoaren egituraren barruan, eta horiek nahitaez murriztu behar dira.

"Estatuaren, autonomia-erkidegoetako gobernuen eta erakunde lokalen zeregina da sektore publikoaren neurriak berriro ezartzea defizit publikoaren kontrola hobetzeko", azpimarratu du.

Saenz de Santamariaren hitzetan, Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak 2010ean onartutako txostena aztertuko du; horretan, 515 erakunde publiko bertan behera uztea proposatzen zuten, baina 69 baino ez dira kendu.

Espainiako presidenteordeak ez du zehaztu bileraren data, baina Cristobal Montoro Ogasun ministroak deituko duela esan du.

Halaber, bilera horretan Montorok autonomia-erkidegoetako presidenteei galdetuko die zergatik ez duten 2011rako ezarritako defizita murriztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea