Ekonomia -

Erraldeko hiltegia

Durangoko hiltegiaren inguruko erabakia atzeratzea eskatu dute

Urtarrilaren 14an itxiko dute Durangoko Erralde hiltegia. "Zentzuz eta arduraz jokatzeko" eskatu dute langileek, sindikatuek eta beste hainbat eragilek.

Durangoko Erralde hiltegiko ordezkarien prentsaurrekoa.
Durangoko Erralde hiltegiko ordezkarien prentsaurrekoa.
Durangoko Erralde hiltegiko ordezkarien prentsaurrekoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Ansotegi Erraldeko (Durangoko hiltegia kudeatzen duen elkartea) presidenteak, sindikatuek eta beste hainbat eragilek hiltegiaren inguruko erabakia atzeratzeko eta hiltegia Berrizeko proiektua prest egon arte zabalik mantentzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari; izan ere, "ez dago osasun arriskurik edo arrazoi objektiborik hiltegia ixteko", azaldu du.

Prentsaurrekoan azaldu duenez, "Erralde hiltegiaren inguruko prozesua zabalik jarraitu behar du eta erabakia atzeratu behar da, hori eskatzen baitugu langileek, sindikatuek eta beste hainbat eragilek".

Urtarrilaren 14an itxiko dute Durangoko Erralde hiltegia. Horrek sektore guztiari kalte egingo diola esan dute.

Hori saihesteko Berrizko proiektua martxan jarri artean, Durangokoari eusteko eskatu diote Osasun Sailari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea