Ekonomia -
Iberiako greba
Normaltasuna Loiuko aireportuan, pilotuek greba egin duten arren
Sei hegaldi bertan behera gelditu dira, baina bidariak beste hegaldi batzuetan sartu ditu konpainiak. Asteazkenean gainera, Bilbo eta Madril arteko beste lau hegaldi ere lurrean geratuko dira.
Erredakzioa
Bilbo eta Madril arteko sei hegaldi bertan behera gelditu dira astelehen honetan Iberiako pilotuek egin duten greba dela eta. Bilbo eta Madril arteko hiru hegaldi ez dira atera (zehazki, 7.20, 9.55 eta 17.50ekoak), eta Madril eta Bilbo arteko beste hiru ere bertan behera gelditu dira (7.55, 9.15 eta 17.05ekoak). Hala ere, konpainiak beste hegaldi batzuetan sartu ditu bidaiariak, eta normaltasuna izan da nagusi Loiuko aireportuan.
Asteazkenean ere greba eguna izango dute Iberiako pilotuek, konpainiak kostu txikiko filial bat sortzeko asmoaren kontrako protesta gisa. Hilaren 11rako deitutako grebaren eragina txikiagoa izango bada ere, lau hegaldi bertan behera geldituko dira: Bilbotik Madrilerako bi hegaldi (13:45 eta 17: 50ekoak), eta Madriletik Loiura bideoa egiten duten beste bi (14:45 eta 18:50ekoak).