Ekonomia -
Ibilbidearen aurkezpena
AHTk Biriatu eta Bordele artean izango duen bidea zehaztu dute
Ibilbideak 500 metroko luzera izango du eta 12.000 milioi euro inguruko aurrekontua. Euskal Yarekin batuko den tartearen obra lanak 2017an hasiko direla aurreikusi dute.
Erredakzioa
Abiadura Handiko Trenak Biriatu eta Bordele artean izango duen ibilbidea zehaztu dute jada, Bordelen aurkeztu dituzte tarte horren inguruko nondik norakoak.
Ibilbide berriak 500 metro luze izango ditu eta 12.000 milioi euro inguruko aurrekontua izango du.
Alain Rousset Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidenteak Bordelen egindako ekitaldian ziurtatu duenez, euskal 'Y'arekin batzeko garaiz ibiliko dira lanak.
Ibilbidearen proposamena orain Frantziako Gobernuari igorriko diote onartua izan dadin eta aurreikuspenen arabera, lanak 2017an hasiko dira. Ondoren tarte hori euskal 'Y'ari batuko zaio.
Protestak
Iparraldeko 80 bat hautetsik Bordelera bidaiatu dute AHTren tarte berri horrek ingurumenean eragin ditzazkeen kalteak salatzeko.
Proiektua geldiarazteko exijitu dute, eta "egin beharrekoa egungo trenbide sistema berritzea" dela azpimarratu dute.