Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Beste lau pertsona auzipetu dituzte Osakidetzako LEParen auzian

LABek iragarri duenez, dagoeneko 11 dira fakultatibo espezialisten lan-eskaintza publikoan egindako filtrazioengatik inputatutakoak. Uztailaren 8tik aurrera deklaratuko dute.

Donostia ospitalea. Argazkia: Efe
Donostia ospitalea. Argazkia: Efe
Donostia ospitalea. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste lau pertsona auzipetu dituzte Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan ustez izandako iruzurraren auzian, LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez.

Sindikatuak jakinarazi du Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak eman diela auzipetze berrien berri, eta "2016-17ko lan eskaintza publikoko azterketen filtrazioen ardura guztiak zehazteko lanean" jarraituko duela hitzeman du.

Dagoeneko 11 dira Osakidetzako fakultatibo espezialisten azterketetan ustez izandako iruzurragatik inputatutakoak, eta uztailaren 8an deklaratuko dute auzipetu berriek: Iñigo Echevarria (Debagoieneko Traumatologiako zerbitzuburua), Alfredo Martinez Florez (Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen lehen azterketaren egilea), Andres Betran (Kirurgia Plastiko eta Konpontzailearen lehen azterketaren bigarren egilea) eta Thais Salas (Kirurgia Plastiko eta Konpontzaile kategoriako x oposiziogilea). Horiekin batera, Javier Melendezek ere deklaratuko omen du.

Era berean, auzitegiak onartu egin du Jose Maria Armentia Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari ohiak (lan-eskaintza publikorako akordioaren egilea, hilabete geroago kargutik kendu zutena) eta Fulgencio Aledok (HAEEko arduraduna, Hotmail-eko kontu batetik mezu elektroniko bat jaso zuena "x oposiziogilearen" hautaketa-prozesuarekin jarraitzeari uko egiteko eskatuz), besteak beste, lekuko gisa deklaratzea

Dena dela, magistratuak erabaki omen du oraindik erantzunik gabe uztea Osakidetzako zuzendaritzako kideak epaitzeko eskaera. LABek egindako herri-akusazioaren arabera, Jon Darpon, Maria Jesus Mugica, Juan Carlos Soto, Andoni Arcelay, Xabier Balerdi eta Miriam Aparicio buruek osatutako taldearen jarduketaren atzean legez kanpoko elkartzea, sekretuen berri ematea eta kontratazioan iruzur egitea egon litezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Eusko Jaurlaritza berriak Langile Abertzaleen Batzordeak EAE Epaiketak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Enplegu Eskaintzak 2024 Lan gatazkak