Ekonomia -
Etxe kanporaketak
510.000 familiak beraien etxeak galduko dituzte hurrengo 3 urteetan
Krisiaren eraginez, 150.000 familiak beren etxebizitzetatik alde egin behar izan zuten 2008 eta 2011 urteen artean, eta horrek 8.000 milioiko galerak eragin zizkien bankuei.
Erredakzioa
Krisiak ekarri dituen ahultasun egoeraren eta langabezi tasa altuaren eraginez, 510.000 familiak beren etxebizitzetatik alde egin beharko dute 2012 eta 2015 urteen artean, eta 34.000 milioiko galerak eragingo dizkie horrek bankuei.
Ondorio hori da Bahitura eta Enkanteek Eragindako Elkarteak (AFES) gaur egungo krisi ekonomikoan oinarrituta egindako ikerketan agerian geratu den konklusio nagusia. Egoera honek, txostenaren arabera, ezohiko ezkutuko ekonomia egoera bat sortuko du datozen lau urteetan, gehienbat zorrak ordaintzeko gaitasun ezagatik.
Soilik 2012. urtean 135.000 familiak hipoteka betearaztearen prozedura jasoko dute, eta horrek, aldi berean, 18.000 milioiko galerak eragingo dizkie bankuei. Hori dela eta, bankuen erreputazioaren arriskua handiagotu eta merkatuaren jaitsiera mantenduko da.
Utzarazitako 150.000 etxebizitza
Krisiaren eraginez, 2008 eta 2011 urteen artean 150.000 familiak beren etxebizitzetatik alde egin behar izan zuten, eta horrek 8.000 milioiko galerak eragin zizkien bankuei. Txostenak dioenez, arrazoi horrek gizartearen eta bankuen arteko "distantzia handitu" eta merkatua "geldiaraztea" eragin du.
Gauzak horrela, ikerketaren arabera, Gobernu berriaren erronka nagusienetarikoa higiezinen sektorea berpiztea izango da. "Ez da lan erraza izango, egoera nahiko nahasia baitugu momentu honetan" gaineratu du txostenak.