Ekonomia -

PFEZren igoerarik ez Bizkaian

Eusko Jaurlaritza ''ito'' nahi izatea leporatu dio Aguirrek Bilbaori

Ekonomia sailburuak azpimarratu egin du zergei errekargua jartzeko neurriak bidera ditzakeela Eusko Legebiltzarrak.

Eusko Jaurlaritza ''ito'' nahi izatea leporatu dio Aguirrek Bilbaori
Eusko Jaurlaritza ''ito'' nahi izatea leporatu dio Aguirrek Bilbaori
Eusko Jaurlaritza ''ito'' nahi izatea leporatu dio Aguirrek Bilbaori

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zergen bidez edo iruzur fiskalari aurre egiteko plan orokor baten bidez diru-sarrerak handitu nahi ez izatea leporatu dio astearte honetan Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari. Eusko Jaurlaritza ''ito'' nahi izatea egotzi dio Aguirrek Bilbori. ''Ez dago iruzurraren aurkako borrokarik, eta ez dago zerga igoerarik. Beraz, gauzak konpontzeko helburua baino gehiago Jaurlaritza ''itotzeko'' asmoa duen taktika dela iruditzen zait'', gaineratu du SER irratian egindako adierazpenetan.

Aguirrek esan du Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak zerga politikan eragin dezaketela, egon dauden zergei (PFEZ eta BEZ zergei, esaterako) errekargu bereziak jarriz.

Aurreikuspen ekonomikoei buruz galdetuta, Aguirrek erantzun du Euskadik ezin izango duela % 1,3 baino defizit txikiagoko helburua bete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea