Ekonomia -

Dendak jaiegunetan irekitzea

Azkunak Esperanza Aguirreren politika miresten du, Muñozen arabera

ELAren idazkari nagusiak uste du sindikatuek ez zutela "inola ere erasokor jokatu" igandean Bilboko denden aurrean egin zuten protestan.

Madrilgo presidenteak orain dendak urte osoan irekitzen uzten duela gogorarazi du. Argazkia: EITB
Madrilgo presidenteak orain dendak urte osoan irekitzen uzten duela gogorarazi du.
Madrilgo presidenteak orain dendak urte osoan irekitzen uzten duela gogorarazi du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak uste du sindikatuek ez zutela "inola ere erasokor jokatu" igandean Bilboko denden aurrean egin zuten protestan eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Esperanza Aguirre "miresten" duela eta Madrilgo presidenteak, "hasieran lau jaiegunetan irekitzen" hasi zela eta "365 egunetan irekitzen amaitu" duela gogorarazi du.

ETBn egin dioten elkarrizketa batean, Muñozek lan-baldintzen alde "emakumeek bereziki merkataritzaren sektorean egindako lan eredugarria" azpimarratu du, izan ere, "badakite zer gertatzen den merkataritza gune handiek irabazten duten lekuetan".

"Ziurrenik, Bilboko alkatea Esperanza Aguirreren mireslea da. Hasieran dendak lau jaiegunetan irekitzeko baimena eman zuen eta orain 365 egunetan irekitzen dira, eta horrek desagerrarazi egin du Madrilgo merkataritza txikia", gaineratu du.

Buruzagi sindikalaren arabera, Bilboko metroko eta denden jaiegunetako gatazka ezkutatu egin nahi dute grebalarien ekintzak desitxuratuz.

Muñozek uste du sindikatuek ez zutela "inola ere erasokor jokatu" igandean Bilboko denden aurrean egin zuten protestan. Gainera, ireki zuten denden kopurua "anekdotikoa" izan zela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea