Ekonomia -

Prezioen bilakaera

Inflazioak % 2,4an amaitu du 2011 urtea EAEn

Nafarroan, berriz, urteko KPI % 2,6an kokatu da, Estatuko batez bestekoa baino bi hamarren gorago.

Prezioen bilakaera. Argazkia: EITB
Prezioen bilakaera. Argazkia: EITB
Prezioen bilakaera. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Inflazioak % 2,4an amaitu du 2011 urtea Euskal Autonomia Erkidegoan

Estatuko Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, EAEn urteko inflaziorik baxuena Bizkaian izan da; % 2,3an kokatu da. Araban % 2,4koa izan da eta Gipuzkoan, % 2,5ekoa.

Produktu edo zerbitzu motei dagokienez, EAEn urteko igoerarik handiena etxebizitzak jasan du, % 7 igo dira, ondoren garraioak, % 4,7 garestitu dira eta alkoholdun edariak eta tabakoa % 3,9.

Medikuntzaren eta Komunikazioaren prezioak izan dira 2011n behera egin duten produktu edo zerbitzu bakarrak, % 2,2 eta % 1,6 jaitsi dira, hurrenez hurren.

Nafarroan, aldiz, inflazioa % 2,6an kokatu da 2011n.

Etxebizitzen prezioak eta garraioarenak eragin dute, batik bat, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) igoeran.

Estatuan, berriz, urtetik urterako inflazioa, batez beste, % 2,4an kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea