Ekonomia -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Oleaga: 'Metro Bilbaon akordio batera helduko garela uste dut'
Bilboko metroko presidentearen esanetan, "ez dago alde handirik" sindikatuek eskatutakoaren eta zuzendaritzak proposatutakoaren artean. "Gatazkaren oinarrian interpretazio arazo bat dago", esan du.
Erredakzioa
Txema Oleaga Metro Bilbaoko presidenteak adierazi duenez, sindikatuak eta zuzendaritzak "akordio batera iritsiko direla ziur nago", hauen artean "alde handirik ez dagoelako". Radio Euskadiko 'MQP' irratsaioan eskainitako elkarrizketa batean Oleagak deitoratu duenez, sindikatuek ez dute haien arrazoiak idatziz aurkeztu, abenduaren 26an hitza eman baitzuten ere, baina Oleagaren esanetan, litekeena da "batzuk eta bestek uste dutenaren artean ñabarduna batzuk baino ez egotea".
"Sindikatuekin bildu naiz eta langileek planteatutakoaren eta zuzendaritzak emateko prest dagoenaren artean alde handirik ez dagoela uste dut", esan du Oleagak, "zuzendaritza malgua denean eta sindikatuek eskatutakoa adosteko zaila ez denean, adiskidetzea besterik ez dugu, azkenean, gizarteak nahi duena".
"Metro Bilbaon akordio batera helduko gara azkenean", azpimarratu du. Metroaren presidentearen aburuz, "greba bat egiten denean ez ari zaio zuzendaritzari kalte egiten, seme-alabak eskolara eramaten dituen gizonezkoari eta lan egitera joan behar duen beste horri baizik; hau arazo bat da, konpainiaren irudia kaltetzen du, metroa Bilboko eraldakuntzaren ikono bat baita".
Halaber, zuzendaritzari, sindikatuei eta "egunero metroko irudia kaltetzen ari diren agintari politikoei arazoa konpontzeko deia" egin die. "Gatazkaren oinarrian interpretazio arazo bat dago eta hura konpontzeko bi bide daude: zuzena dena batek erabakitzea edo erabaki salomoniko bat hartzea", gaineratu du.
Azkenik, Jose Luis Bilbaoren jarrera deitoratu du, bere aburuz, ahaldun nagusiak arazoa "gutxietsi" eta gatazka "areagotu" duelako.