Ekonomia -
Krisia Frantzian
Sarkozyk erreformak iragarri ditu, S&Pren erabakia komentatu barik
Berehalako neurriak asteazkenean azaltzeko asmoa du, patronala eta sindikatuekin bildu ondoren.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak berehalako erreforma ekonomikoak iragarri ditu, "borondate kolektiboan" oinarritutakoak, Standard & Poors rating-agentziak Frantziako zorraren AAA kalifikazioa jaitsi ondoren.
Sarkozyk ez dio jaitsiera horri erreferentziarik egin Michel Debré Bosgarren Errepublikako aitaren jaiotzaren mendeurrenean egindako hitzaldian. Horren ordez, erreformak asteazkenean iragarriko dituela esan du, Patronala eta sindikatuekin bildu ondoren.
"Frantziako herriari denborarik galdu gabe hartu behar ditugun neurrien berri emango diot", esan du presidenteak. "Krisia gainditzeko borondate kolektiboa eta herria erreformatzeko indarra behar dugu", gaineratu du.