Ekonomia -

Datozen lau urteotan

45 milioi euroko aurrekontua, Bizkaian turista kopurua % 19 igotzeko

Foru Aldundiak turismoa bultzatzeko plan berezia diseinatu du, 2015erako 1.400.000 turista hartzeko. Gaua bertan igarotzen dutenen kopurua eta bisitariek egiten duten gastua ere handitu nahi dituzte.

Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Bilbao Museoa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Bizkaiko Foru Aldundiak turismo industria sustatzeko plan berezia 1.400.000 turista erakartzea gau kopurua gastua ere handitu

2011-2015 legegintzaldirako Turismoaren Industriarako Plana antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako sailak, eta planaren berri eman du astelehen honetan Imanol Pradales foru diputatuak.

Turisten kopurua handitzeaz gain, bisitariek Bizkaian igarotzen dituzten gau kopurua handitu nahi du Aldundiak (2011n 2.103.600 izan ziren, eta 2015rako 2.800.000 lortu nahi dituzte).

Bisitariak bataz beste egiten duen gastua ere handitu nahi dute, eta, horrela, 2015ean turismoaren industriak Bizkaiko BPKean duen eragina % 6koa izatea lortu nahi dute (2008ko datuen arabera % 4,7koa da, eta 30.000 lanpostu sortzen ditu).

Planak zehaztu dituen helburuak betetzeko eta nazioarteko merkatuetan Bizkaiko turismo enpresak kokatzeko, 45 milioi euroko aurrekontua izango dute, legegintzaldian zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea