Publizitatea
Itxi

2021/06/21

20:31

Ekonomia

Argiaren faktura

Argindarraren BEZa % 10era jaitsiko du Espainiako Gobernuak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Unidas Podemosek aurreratu duenez, argindarraren faktura arintzeko proposamena datorren osteguneko ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute.

  • Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa jaitsiko du.

    Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa jaitsiko du. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Gobernuak argindarraren BEZa % 21etik % 10era jaistea erabaki du, kontsumitzaileen faktura arintzeko asmoz.

Unidas Podemosek egin du proposamena. Datorren ostegunerako deitu duten ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute neurri berria.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroak joan den astean jarri zuen aukera hori mahai gainean, baina argindarraren prezioaren etengabeko igoera gelditzeko "aldi baterako salbuespeneko neurria" izango litzatekeela zehaztu zuen.

Alabaina, Unidas Podemosek uste du neurria eraginkorra izan dadin behin betirako ezarri beharko litzatekeela. Hala, % 10eko BEZa etxean sei kilowattetik beherako argindarra kontratatuta dutenei aplikatuko litzaieke, baita 15 kilowatt baino gutxiagoko potentzia erabiltzen duten enpresa txiki eta ertainei ere.   

Bestalde, koalizio moreak adierazi du argindarraren gaineko zerga ez litzatekeela merkatuko prezioaren bilakaerari lotuta egon behar, sistema sinplifikatze aldera.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;