Ekonomia -
Turismoaren gala, Madrilen
Lehendakaria: 'Bakean bizi den Euskadi berriaren isla da turismoa'
Patxi Lopezen ustez, ETAren indarkeriaren bukaerarekin Euskadik izandako eraldaketa sakonaren erakusgarri da 2011n turismoak gurean izan duen arrakasta.
Erredakzioa
Joan den urtean gurean jaso ditugun turisten kopuruak marka guztiak hautsi ditu, eta arrakasta hori ETAren indarkeriaren bukaerarekin Euskadik izan duen eraldaketa sakonaren erakusgarri da, Patxi Lopezen ustez.
Madrilen egin ditu adierazpen horiek lehendakariak, Euskadiko turismoaren inguruan egin duten galan. Cibeles jauregian izan da ekitaldia, Fitur 2012 azokaren inaugurazioaren bezperan.''Gurekin generaman indarkeriaren zama astuna gainetik kendu dugu. Oraindik beharbada ez gara erabat ohartu aldaketa horrek dakarrenaz eta irekitzen dizkigun aukera guztiez'', azpimarratu du. 2011n, Euskadiko hotelek turista-markak hautsi zituztela nabarmendu du lehendakariak, eta datorren urtean ere hala izaten jarraitzea espero du Patxi Lopezek.
Lehendakaria eta ekitaldira joan diren hainbat pertsona ibilgailu elektrikoez baliatu dira jauregira heltzeko, Euskadik “berrikuntzaren eta jasangarritasunaren” alde egin duen apustua islatzeko, Lopezen hitzetan.La Oreja de Van Gogh donostiarrek musika doinuak jarri dizkiote ekitaldiari, eta euskal jostunen erakusketa bat ere izan da ikusgai, Cristobal Balenciagaren omenez.