Ekonomia -

Aztertzera deitu dituzte

Volkswagenek eta BMWk saldutako 535.000 autok matxura dute

VWren kasuan, diesel motorren injektorean dago arazoa, baina ez da larria. BMWren kasuan, aldiz, matxura larriagoa da eta Miniei eragiten die.

Volkswagen. Argazkia: EITB
Volkswagen.
Volkswagen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako auto fabrikatzaileak ezagunak dira egiten dituzten autoen fidagarritasuna dela eta, baina BMWk eta Volkswagenek matxurak atzeman dituzte saldutako 535.000 autotan eta berriro aztertzera deitu dituzte. Horrek, Alemaniako automobilgintzaren izen ona zikin dezake.

Volkswagenek mundu osoan saldutako 300.000 auto deitu ditu berriro aztertzera. Bi litroko diesel motorrei, 2009 eta 2012 artean egindakoei, eragiten die matxurak. Enpresak ohartarazi duenez, bibrazioengatik injekzioa urratu daiteke, baina arazoa ez omen da larria eta autoa erabiltzen jarrai daiteke.

Gainera, matxurak konpainiako beste markei ere eragiten die: Audiri, Skodari eta Seati.

BMWren 235.000 Mini

BMWri dagokionez, Mini markako 235.000 auto deitu ditu berriro aztertzera zirkuitu elektronikoak gehiegi berotzen direlako eta horrek autoak sua hartzea eragin dezakeelako.

Hala ere, enpresaren bozeramaile batek jakinarazi du badaezpadako neurria dela, izan ere, oraindik ez da autoak su hartu duen kasurik atzeman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea