Ekonomia -
Euroguneko zorraren krisia
Nazioarteko Diru Funtsak 500.000 milioi dolar bildu nahi ditu
Nazioarteko Diru Funtsak maileguak emateko eta "mundu mailako finantza beharrak" asetzeko handitu nahi ditu bere baliabideak.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak bere diru baliabideak handitu nahi ditu maileguak emateko. "Maileguak emateko, baliabide gehigarriak nahi ditu, eta 500.000 milioi dolar biltzea du helburu", esan dute ohar batean. "Funtserako diru-sarreren gainean Europak hartu berri duen 200.000 milioi dolarreko konpromisoa" kopuru horren baitan jasota dago.
Nazioarteko Diru Funtsak 385.000 milioi dolar ditu egun erabilgarri. Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak otsailaren 25ean eta 26an Mexikon egingo duten bileran itxi nahi du horren inguruko akordioa.
Ohar baten bitartez, Lagardek esan du krisiari erantzun egoki bat emateko Nazioarteko Diru Funtsak baliabideak behar dituela, eta era horretan, ekonomia globalari egonkortasuna emateko helburua bete.