Ekonomia -

Metro Bilbaoko lan-gatazka

ELAk Lopezen aurkako salaketa aurkeztu du Metron izandako jarreragatik

Sindikatuak askatasun eta greba eskubideen babesa eskatu du; izan ere, Patxi Lopezek lan-gatazkan aurkeztutako jokabidearekin eskubide horiek urratu izan direla uste du ELAk.

Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopez lehendakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuak askatasun eta greba eskubideen babesa eskatu du; izan ere, Patxi Lopezek lan-gatazkan aurkeztutako jokabidearekin eskubide horiek urratu direla uste du ELAk.

ELA sindikatuak Patxi Lopez lehendakariaren aurkako demanda aurkeztu du Metro Bilbaoko lan-gatazkaren eta grebaren harira, joan den abenduan egindako adierazpenengatik.

ELAren hitzetan, lehendakariak "ezohiko" jokaera izan zuen eta hedabideak deitu zituen Lehendakaritzan Metro Bilbaoko lan-gatazkari buruz bere iritzia emateko. Sindikatuaren arabera, lehendakariak langileei leporatu zien errua eta ohartarazpen kutsuarekin hitzegin zien, grebari eta gutxiengo zerbitzuei buruz, eta ondorioz, hartuko zituzten disziplinazko neurriei buruz.

ELAren hitzetan, lehendakariaren jokaerak "sindikatuko ekintzan bidegabe esku-sartzea izan daiteke. Halaber, greba eskubidea murrizteko helburua izan zezakeen, eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoak jarrera hori debekatzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea