Ekonomia -

Krisiari aurre egiteko

Merkelek eta Sarkozyk sei puntuko plana aurkeztuko diote Van Rompuyri

Europar Batasunak finantza transakzioei tasa bat ezartzeko proposamena babesten du Berlineko eta Parisko Gobernuek hitzartutako agiriak, baita hazkuntza areagotzeko neurriak ere.

Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel. Argazkia: EFE
Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel kantzilerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak euroguneko krisiari aurre egiteko sei puntuko plana aurkeztuko diote Herman van Rompuy Europar Batasuneko Kontseiluko presidenteari, datorren urtarrilaren 30ean Bruselan egingo den bilerara begira.

Agiriak, hain zuzen, Europar Batasuneko Batzordeak finantza transakzioei tasa bat ezartzeko proposamena babesten du, eta baita hazkuntza, enplegua eta Europa osoan lehiakortasuna areagotzeko neurri zabalak ere.

"Süddeutsche Zeitung" Alemaniako egunkariak jasotzen duenez, agiri horretan Erresuma Batuaren jarrera kontuan hartzen da, horregatik plana eurogunean bakarrik ezartzeko aukeraz hitz egiten da.

Sei puntuko plana

Lurralde askotako langabeziari aurre egiteko, enplegu bulegoek lan bila dabiltzan herritarrei epe jakin batean lana edo formakuntza eskaini dezatela jasotzen du.

Halaber, mugan dauden eskualdeetan enplegu agentzia bateratuak sortzea proposatzen du, eskaintzak muga nazionaletatik haratako zabal daitezen.

Merkelen eta Sarkozyren ekimenak jasotzen duenez, soldata kostuak murriztu egin behar dira, enpresa txiki eta ertainei kreditu xumeak erraztu behar zaizkie eta azken hauek, kontabilitatea erraztu behar dute.

Finantza negozioak ziurtatzeko bankuen arau batzuk sinplifikatzea proposatzen dute halaber, horri esker enpresei kreditu gehiago eman ahal izateko.

Berlingo eta Parisko Gobernuek, halaber, izapide burokratikoak murrizteko helburuarekin administrazio publikoetan erreformak egitea eskatzen dute eta aurrezki programak eta erreformak aurkeztu dituzten herrialdeei bereziki babesa ematea eskatu dute.

Egunkariak jasotzen duenez, murrizketa zorrotzek enpresen porrota eragin ez dezaten lehiakortasun eta hazkuntza funtsa berezi bat sortzea eskatzen dute, eta agortu gabeko funtsetako diruaz hornituko litzatekeela, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea