Ekonomia -
Gastuak murrizteko
Nafarroako Gobernuak 49 ibilgailu jarri ditu enkantean krisia dela eta
49 ibilgailuren artean, ibilgailu ofizial gisa erabili diren luxuzko 12 auto jarri dituzte enkantean. Foru Gobernuak gastuak murrizteko hartu duen neurrietako bat da.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak 49 ibilgailuren enkantea egin du ostegun honetan, Yolanda Barcinaren Exekutiboak krisiari aurre egiteko hartu duen neurrietako bat da.
Enkantean jarritako ibilgailuean artean, luxuzko 12 auto erosteko aukera izan da, baina, irteerako prezioak erakargarriak izan arren, hiru besterik ez dituzte adjudikatu. Tartean Audi 6 bat, 5.100 euroko prezioan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea