Ekonomia -

Lan-hitzarmena

100 pertsona inguru kaleratuko ditu Kutxabankek martxora arte

35 sukurtsal horietatik, zazpi BBKrenak dira, bat Vitalekoa eta 27 Kutxakoak. Horietako 212 langileek hilabete barru jakingo dute nora bideratuko dituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 langile inguru kaleratuko ditu Kutxabankek, martxoaren 31a baino lehen. Horietatik, 11 Andaluzian daude; hamar Espainiako Iparraldean (EAEn izan ezik); sei, Katalunian; hiru, Valentzian; eta beste bost, Madrilen. Horretarako, "neurri ez traumatikoak" hartuko dituzte; besteak beste, aurretiazko erretiroak, sustatutako bajak edo negoziatutako beste neurri batzuk hartuko dituzte.

Kutxabankeko Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, martxoko lehen egunetarako prozesua amaituta egongo da, eta ez dute bulego gehiago ixtea aurreikusi. Kutxabankek 1.300 bulego ditu eta bertan 9.000 langilek lan egiten dute.

Bestalde, LAB sindikatuak agiri batean jakinarazi duenez, Kutxabankek 35 sukurtsal itxiko dituela iragarri die; bertan, 212 langilek lan egiten dute. Halaber, hiru enpresa itxiko dituzte.

LABek jakinarazi duenez, lan-hitzarmena negoziatzeko mahaia eratu dute gaur, eta aurretik enpresak 35 sukurtsal eta Vigoko, Sevillako eta Granollerseko hiru enpresa itxiko dituela iragarri die sindikatuei.

Martxoaren 31 baino lehen itxiko dituztela esan du sindikatuak. 35 sukurtsal horietatik, zazpi BBKrenak dira, bat Vitalekoa eta 27 Kutxakoak. Horietako 212 langileek hilabete barru jakingo dute nora bideratuko dituzten.

Kutxabankeko lan-hitzarmena negoziatzeko mahaiaren harira, CCOO, ALE, Pixkanaka eta GIV sindikatuek lan-hitzarmena Hego Euskal Herriko mailan negoziatzeko deialdia "alde batera utzi" dutela esan du LABek, eta Estatu mailako negoziazio mahaia eratu nahi dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea