Ekonomia -

Argindarraren faktura

Argindarra bi hilero ordainduko da eta irakurketa errealak izango dira

Industriak hartutako erabakia txalotu dute kontsumitzaileek, eta "oso positibotzat" jo dute.

Argindarra bi hilero ordainduko da berriro, eta irakurketa errealak egingo dituzte.
Argindarra bi hilero ordainduko da berriro, eta irakurketa errealak egingo dituzte.
Argindarraren faktura berriro ere bi hilabetetik behin ordainduko da

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumitzen den argindarra soilik ordainduko da. Hori da ostiral honetan kontsumitzaileek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eskutik jaso duten berri ona. Errege dekretu bidezko proiektu batek hala aginduta, argindarraren kontagailuen irakurketa erreala egingo dute, bi hilero.

Hori horrela, 2008ko irailetik erabiltzen zen sistema bertan behera utziko du Gobernuak; orain arte, fakturak aurreko kontsumoen arabera kalkulatzen ziren. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteek oso positibotzat jo dute erabakia.

Hala ere, Industriak agiri batean jakinarazi duenez, hileroko fakturazio sistemari eutsi nahi dioten bezeroek horrela egin ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea