Ekonomia -

Hezkuntza

Lantokietan Trebatzeko programaren diru-laguntzak kendu dituzte

Erabaki horrek Lanbide Heziketako 10.000 ikasleri eta 7.000 lantegiri eragingo die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak lantoki eta tailerretan praktikak egiteko diru-laguntzak kendu ditu. Aste honetan bertan, Hezkuntza Sailak zirkularra bidali die Lanbide Heziketako institutu guztiei Lantokietan Trebatzeko programaren diru-laguntzak bertan behera geratuko direla ohartarazteko.

Kakuluen arabera, erabaki horrek Lanbide Heziketako 10.000 ikasle ingururi eragingo die, Jaurlaritza eta enpresen arteko akordioari esker 7.000 enpresa ingurutan praktiketan ari direnei, hain zuzen.

Lantokietan Trebatzeko diru-laguntzen helburua enpresak ikasleak praktiketan hartzea da eta ikasle horiek dituzten bestelako gastuak ordaintzeko, joan-etorriak, esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea