Ekonomia -
Eztabaida
Hornitzaileei modu egokian ordaintzen ari zaiela esan du Jaurlaritzak
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun arduradunak esan du hornitzaileei "erabat" ordaintzen ari zaiela eta ordainketak "berak" onartzen dituela gaineratu du.
Erredakzioa
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun arduradunak esan du hornitzaileei "erabat" ordaintzen ari zaiela eta ordainketak "berak" onartzen dituela gaineratu du.
Antonio Beteta Administrazio Publikoetako idazkariarekin bilera egin aurretik egin ditu adierazpenak Carlos Aguirrek. Bere hitzetan, Jaurlaritza hornitzaileekin dituen konpromisoak betetzen ari da, baita diru-publikoa jasotzen duten pertsonekin dituztenak ere.
"Fakturak modu egokian ordaindu egiten ditugu. Gertatu dena, zera da: erabaki tekniko bat hartu genuen, nola geunden eta aurrera nola egin ikusi nahi genuen. Baina, nik dakidala, ordainketak onartzen nabil une honetan", azaldu du.