Ekonomia -
Polemika
Fakturak ez ordaintzea agindu izana egotzi dio Bizkaiak Jaurlaritzari
Aldundiak "sumatzen" du Gasteizko Gobernuak fakturak "blokeatzea" ordaindu zuela abenduan.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak adierazi du Foru Gobernuak "susmatzen" duela Eusko Jaurlaritzak fakturak ez ordaintzea erabaki zuela abenduan.
Hori horrela, Onda Vasca irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Aurrekontuak eta herritarrekin hartutako konpromisoak ez betetzea egotzi dio Aburtok.
Bizkaiko Aldundiko eledunaren hitzetan, fakturak ordaintzeak "sakratua" izan behar du.
"Aurrekontua betetzea baliagarria da Gobernu batek kudeaketa ona edo txarra egin duen egiaztatzeko. Aurrekontuen atzean herritarrak eta zerbitzuak daude, eta Aurrekontuak ez betetzeak esan nahi du Gobernuak ez duela bete herritarrekin duen konpromisoa, eta zuloa hurrengo urterako Aurrekontuetara pasatu duela", esan du.
Halaber, ordainketen atzerapenaren ondorioz enpresa horiek beste batzuei ezin dietela ordaindu ohartarazi du.
"Herrialde honetako hornitzaileak eta enpresak itotzen ari dena Eusko Jaurlaritza da", nabarmendu du.