Ekonomia -

Kontsumitzaileen ikerketa

Autoz bidaiatzea, duela hiru urte baino % 57 garestiago

Gasolina litroaren prezioa 0,87 eurokoa zen 2009ko urtarrilean, baina egun 1,36 eurokoa da.

Erregaiaren prezioaren % 50 zergak dira
Erregaiaren prezioaren % 50 zergak dira
Erregaiaren prezioaren % 50 zergak dira

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoz bidaiatzea duela hiru urte baino % 57 garestiagoa da gaur egun, erregaiaren prezioan izan diren igoeren ondorioz, Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioak (FUCI) aztertu duenez.

Elkarteak azaldu duenez, gasolina litroaren prezioa 0,87 eurokoa zen 2009ko urtarrilean, baina orain 1,36 eurokoa da.

Datu horiek eskuan, 100 kilometroko bidaia batek egitea duela hiru urte baino hiru euro garestiagoa da.

Gustavo Samayoa FUCIko presidenteak "onartezin"tzat jo du erregaien prezioa etengabe igotzea, "milioika" familiarentzat esfortzu ekonomiko handiagoak egitea dakarrelako.

Horrenbestez, Samayoak gogorarazi du erregaiaren prezioarEen % 50 zergak direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea