Ekonomia -
Aurreakordioaren balorazioa
Unai Sordo: 'EAEko soldatak ezberdinak dira'
Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusiak esan du aurreakordioak "negoziazio esparru ezberdinak" ahalbidetu beharko lituzkeela.
Erredakzioa
Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusiak CCOO eta UGT sindikatuek, eta CEOE eta CEPYME enpresaburuen elkarteek patronalarekin lorturiko aurreakordioa baloratu du. Aurten soldatak gehienez % 0,5 igotzeko akordioa lortu dute. 2013ko igoera % 0,6koa izango da (gehienez ere), eta 2014koa ere % 0,6koa izango da, ekonomia % 1etik behera hazten bada. Hala ere, produkzio sarearen ezaugarriak direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoan "soldatak ezberdinak dira", adierazi du.
CCOO sindikatuaren ordezkariek Bilbon egin duten bilerara sartu baino lehen, "aurreakordioak negoziazio esparru ezberdinak" ahalbidetu beharko lituzkeela gaineratu du Sordok, eta, besteak beste, estatu, erkidego, probintzia eta enpresa mailako esparruak aipatu ditu.
Bestalde, enpresariekin lorturiko akordioetan "arazoak" daudela berretsi du. "Lehenengoa akordioetara iristea boikotatzen ari diren Espainiako patronal atzerakoiena da".
Zentzu honetan, "CEOE horrek inposatzen jarraitzen badu, ez da akordiorik egongo", esan du, eta "honek gatazka galduko balu, bai, orduan lortuko litzateke Espainiako lan merkatua benetan hobetzea, egoera oso zaila baita", ondorioztatu du.