Ekonomia -
PFEZ erreforma
Nafarroako gobernuak PFEZ zerga igo du 0,5 eta 5 puntu artean
Neurria ez zaio foru gobernuari gustatu baina "koherentea" dela azpimarratu du. Erreforma otsailean ezarriko da eta 2012 eta 2013 urteetan luzatuko da.
Erredakzioa
Nafarroako gobernuak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren igoera onartu du asteazken honetan izandako kontseiluan. 0,5 eta 5 puntuen artekoak izango dira igoera hauek, estatuan ezarritako igoerak baino baxuagoak.
Alvaro Miranda Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adierazi duenez, foru gobernuari ez zaio neurria gustatu, baina, "koherentea" dela azpimarratu du.
Erreforma otsailean ezarriko da eta 2012 eta 2013 urteetan luzatuko da. 3.805 euro arte, zerga-oinarrientzako atxikipena igoerarik gabe geratuko da eta hortik aurrera % 0,5eko igoera ezarriko da.
300.000 euro arteko zerga-oinarriek % 4,5eko igoera izango dute % 48,5era helduz. Kantitate hau baino gehiagokoak % 49a ordainduko dute % 5eko igoeraren ostean.
Foru gobernuak kapital errenten gaineko erretentzioak igoko ditu, % 2 eta % 6 arteko igoerak, hain zuzen. Gobernu zentralak ezarritakoak baino "baxuagoak".
Mirandak esan du "denboraldi baterako" igoera honek "krisi momentu honetan, errente altuenetan, esfortsu handiagoa eskatzen duela" eta "oreka, elkartasuna eta justizia" adierazten duela.